  
Udalak dira herritarrek gertuen duten administrazio-unitatea, eta, neurri batean, lurralde-antolamenduaren oinarria eta estatuaren lehen unitatea da udalerria. Beren eskumenen baitan, eguneroko bizitzako hainbat alor antolatzen dituzte udal-ordenantzek; hala nola, lurraldea, laguntza- eta gizarte-zerbitzuak, ondasun historikoak, hizkuntza edo kultura.

10 urteotan Iparraldeko biztanleria
hazi egin da barnealdearen kalterako eta kostaldearen mesederako, biztanleria heldua eta jaiotze tasa baxua dago, zerbitzuen sektorea gailentzen da sektore ekonomikoetan
lehenengo sektorearen kalterako eta industria ahula da. Lan merkatua prekarioa da eta azken hau feminizatzen ari da. Gazteak atzerrira joaten dira ikastera eta ez dute beraien
bizitza profesionala Iparraldean garatzen. Ondorio hauek eta gehiago lotu zituzten Eguzki Urteaga, Eneko Bidegain eta Lontzi Amadok Gaindegiak UEUko udako ikastaroetan antolatutako hitzaldian. Entzun audioak.

Nekane Juradok, Baleren Bakaikoa eta Antón Borjak egungo egoera sozio-ekonomikoaz hausnartu zuten eta Carlos Etxeberri kazetariaren gidaritzapean, euskal ekonomiaren erronkak eta balizko aterabideen inguruan solastu ziren 2010eko uztailean Gaindegiak antolatu zuen mahai inguruan. Eztabaida entzungai dago hemen. 
Marc Legasse idazleak Pasacalle por un país que ni existe idatzi zuen bere garaian –euskarara itzulita “Existitzen ez den herri baten omenezko kalejira” emango genuke–. Izenburu horrek, bada, beste zeinahik baino hobeto azaltzen du Euskal Herriaren egoerak sortzen duen ezina, nazioartean herri burujabe gisa ikusezina baita. Jarraitu irakurtzen, Joxerra Bustillo Kastrexana, Gaindegia Txostena argitalpeneko Zuzendariaren iritzi artikulua. 
gehiago

|
|